denok daukagu ume txiki bat geure barruan,
baita ume txikiek ere
eta ume txiki hori,
animalia baten modukoa da.
— — — — -
gau batzuetan
umeari amets batzuk gaiztotu egiten zitzaizkion,
ez zen sarri gertatzen
gehienetan amets atseginak izaten zituen baina batzuetan baita amesgaizto izugarriak ere
amets horietan,
egunean zehar bizitako kontu ilunak
biderkatu egiten zitzaizkion,
amets horietan
beldurra ematen zionak
erakarri ere egiten zuen
hori bai bitxia
— — — — -
Egun batean
esna zegoela
baso berezi baten inguruan
egin zioten berba
baso ilun eta misteriotsu bat,
argi ñimiñoz josia
eta magiaz inguratua
beldurra eman zion hasieran
beldur handia
beldur horrek ordea
ametsetakoak bezala
erakarri ere egiten zuen
eta basoan barneratzea erabaki zuen
— — — — -
basora heldu zenean,
argi txikiei jarraika hasi zen
ilunguneetatik ihesean,
orduan, sentipen bitxi bat izan zuen,
basoa umetoki erraldoi bat zela
eta inguruko lurra bere ama.
Bere ama ikusi nahiak
eraman zuen ume txikia
inguruko ilunguneetan arakatzera
begiratzearen indarrez
ilunguneak desegin eta
argitu egin zitzaizkion
begiak argi berezi bi bilakatu
eta gau argitsura esnatu zen
hala osotu zen umea
argiaren basoan
eta orduztik aurrera
bizitzen jarraitu zuen
lehengo amesgaiztorik barik.